Lasarte-Oriako Udalak hainbat jarduera antolatu ditu 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat Aste Santurako eta Pazko Asterako gaztelekuan.

Jarduerak euskaraz eta dohainik izango dira eta gaztelekuan bertan burutuko dira 16.30etik 20.30era bitartean. Jarduera amaitzean, hainbat sari sorpresa egongo dira. Parte hartzeko gaztelekuan izena eman besterik ez da egin behar.

Hamaika bat ekintza

Programatutako ekintzak datorren astelehenean hasiko dira, martxoaren 25ean, futbolin-txapelketa mistoarekin eta pintxoak sortzeko tailerrarekin.

Martxoaren 26an, Just Dance txapelketa izango da eta egun bat beranduago Gaztetalent izeneko jarduera antolatu da.

Gaztelekua martxoaren 28tik apirilaren 1era arte, biak barne, itxita egongo da Aste Santuko jai egunak direlako.

Pazko Astean, apirilaren 2tik 5era ping-pongeko txapelketa jokatuko da. Gainera, apirilaren 2an eta 3an Munduko sukaldeak izeneko tailerra burutuko da.

Apirilaren 4an, Erronka zientifikoak... lortuko duzu? jarduera egingo da eta apirilaren 5ean hennazko tatuajeak sortuko dituzte.

Lizitazioa

Jaien ondoren, gaztelekuaren urteko kontratua lizitatuko da, gazteei zuzendutako programa egonkor bat mantentzeko.