Sortzaileen Korrika birtuala sortu du Errenteriak
Korrikaren ibilbideak zeharkatzen duen herri bakoitzeko sortzaile baten obra jasotzen duen mapa sortuko du Errenteriako udal liburutegiak23. edizioaren harira: Sortzaileen Korrika du izena ekimen bereziak.
Horretarako, Euskal Herrikobiblioteka guztiekin harremanetan jarri eta bertako proposamena bidaltzeko gonbita egin diete. Proposamen ugari izan dira jaso dituztenak: idazleak, ilustratzaileak, musikariak, ikerlariak… edo baita herriari buruzko obrak edo bertan gertatzen diren istorioak ere.
Mapa
Hala, Korrikaren mapa baliatuz, Sortzaileen Korrika birtuala (https://kultura.errenteria.eus/proiektuak/udal-biblioteka/jarduerak/sortzaileen-korrika/) sortu du liburutegiak eta herritar guztientzako eskuragarri jarri dute kultura webgunean.
Mapako herri bakoitzean klik eginez, bertako informazioa ezagutu ahal izango du erabiltzaileak Euskadiko Liburutegi Sareko katalogoan. Gainera, jasotako informazio guztia udal liburutegiekin partekatu dute guztien artean egindako lana denek erabilgarri izan dezaten.
Bertsio fisikoa
Maparen bertsio fisikoa ere egin dute Lekuona Fabrikako 0 solairuan. Horren ondoan egunero ibilbideko herrietako sortzaile eta obrak eskuragarri egongo dira maileguan eramateko aukerarekin. Nahi duenak argazkia ere atera ahal izango du bertan.
Korrika Gipuzkoan da berriro
Ekimenaren osagarri, eta Lekuona Fabrikan bertan, Korrika zuzenean ikusteko aukera izango da horma batean proiektatuta.
Gainera, Korrika Kulturalak hainbat ekintza programatuko ditu datozen egunotan. Gaur Beraungo Korrika txikia eta Erdiguneko Korrika txikia burutuko dira. Bihar Korrika gaztea aterako da eta martxoaren 23an Korrika jaia antolatu da eguerdiko 12.00etatik goizaldeko 3.00etara. – A. Muga
Temas
Más en Bertan
-
Eibar anuncia nuevas ayudas para estudiantes de cara al inicio del nuevo curso
-
La pirotecnia italiana Lieto abre el Concurso de Fuegos contra la historia
-
Los protagonistas del Cañonazo de Semana Grande: hoy también al pie del cañón
-
"Condicionar a toda la ciudad por la circunstancia particular de mi perro me parece un exceso"