Joan den astean Usurbilgo Udalak bilera ireki batean haur eskola zerbitzuaren inguruan egindako hausnarketaren emaitzak azaldu zituen. Erabaki nagusiena haur eskolak orain arteko izaerari eutsiko diola da; hau da, udal zerbitzua izaten jarraituko du, eta 0-3 ziklo osoa barne hartuko du aurreran-tzean ere.

Gainera, doakotasunera hurbiltzeko ahalegina mantenduko du Udalak, gurasoen kuotaren zati bat bere gain hartuta: hurrengo ikasturtean, gurasoen kuotak 40 euro edo 60 eurokoak izango dira, aukera-tzen duten lanaldiaren arabera. Kuota horietatik at geldituko da jangela: lizitatzaileak, dena den, jangela zerbitzua bermatu beharko die, 117 euro bazkariagatik eta 20 euro meriendagatik, gehienez ere. Erabateko doakotasuna eskaini ezin duen arren, bileran gogoratu zuten Udalak hobarien sistema duela martxan, eta onuradunek haur eskolaren kuotan hobari nabarmenak jasotzeko aukera dutela (%50 eta %90 artekoak).

Udalak zerbitzua esleitzeko lanetan ari da orain, lizitazio berria epe motzean argitaratu eta irailaren 1etik aurrera martxan jarri ahal izateko. Apirilaren 11n egin asmo duten ezohiko osoko bilkuran onartu nahi dituzte lizitazioaren pleguak. Horrekin batera, araudi bat ere ezarri dute, plaza kopurua, ratioak, zerbitzuaren ordutegia, kuoten zenbatekoa, matrikulazioa eta gobernan-tza-lankidetza markoa ezartzeko.

Orain, lizitazio berria bideratuta, eraikinaren gaiari helduko diote. Azken egunetan haur eskola berri bat kaxkoan eraikitzeko eskaerei erantzunez, Udala haur eskola dagoen tokian uztearen aldekoa da, hainbat arrazoirengatik, besteak beste, zerbitzuak deszentralizatzeko beharra edo mugikortasun aktiboa eta belaunaldi artekotasuna susta-tzeko. Horrez gain, eraikina berri-tzeko asmoari berriz heldu eta barrutik berritzeko 300.000 eurora bitarte jartzeko borondatea azaldu du.

Udalak zerbitzua Partzuergoan sartzea ere aztertu zuen. Baldintzen inguruan galdetuta, bi irizpide jaso zituen: batetik, sartzeko eskaera egiteaz gain, Udalak instalazioak jarri beharko lituzke eta mantenu kostuak bere gain hartu; bestetik, Par-tzuergoak ez ditu bere gain hartzen ordura arte udal haur eskolan aritutako langileak. “Hausnarketari ekin aurretik, argi geneukan zein zen gure marra gorria: langileak. Beraz, hori ikusita, Udaletik bertan behera utzi genuen Partzuergoan sartzeko aukera”, esan zuen alkateak. l