Ostiralean Martxoan Bertsoa txapelketako bigarren kanporaketa jokatu zen Urretxuko Fox tabernan. Bandolerok, Xelebrek eta Botxan Magoa taldeek parte hartu zuten. Botxan Magoa taldea nagusitu zen. Talde hori Arkaitz Aizpuru, Mikel Salaberria eta Mikel Iturriotzek osatzen dute.

Hirugarren eta azken kanporaketa Zumarragako Urola tabernan izango da, ostiral honetan 22.30ean. GI-632, Unibertsolariak eta Oso Zoroa taldeek parte hartuko dute. GI-632 taldea Antzuolakoa da. Irabazlea finalera sailkatuko da.

Legazpiko Bertso Olariak (Jone Narbaiza, Lierni Ugarte eta Ane Beloki) taldea eta Botxan Magoa dira lehen bi kanporaketetan finalera sailkatu direnak. Finala martxoaren 23an jokatuko da, 19.30ean, gaztetxean.

Urretxu eta Zumarragako bertso eskolak antzerki saioa eta bertso musikatu emanaldia ere antolatu ditu Martxoan Bertsoa programaren barne. Martxoaren 15ean Ekida taldeak Plaza hau gurea da lana antzeztuko du Urretxuko Labeaga aretoan. Antzerki emanaldia 19.00etan hasiko da. Bertso musikatu saioari dagokionez martxoaren 22an izango da, Urretxuko gaztetxean. Emanaldia 22.00etan hasiko da.