Oiartzunek Gizarte zerbitzuak Fermiñene etxera lekualdatu ditu
Ostiralean inaugurazio ekitaldia antolatu dute 18.30ean kontzejupean herritarrei irekia
Oiartzungo Udalak Gizarte zerbitzuak Fermiñene etxera lekualdatzeko lanak bukatu ditu eta hasi dira herritarrak bertan arta-tzen. Horiek horrela, ostiralean ate irekiera ekitaldia antolatu dute, “oiartzuar denek herriko ongizatearen etxe berria ezagutzeko”.
Ekitaldia 18.30ean izango da, kontzejupean. Ongizatea, laguntza eskatzea, hauskortasuna, elkarlana eta babesteko sareak oholtzara ekarriko dituzte herriko artista ezberdinek. Ondoren Fermiñene berria eta bertako txoko eta gune ezberdinak ezagutzeko aukera egongo da. Oiartzuar denak gonbidatu dituzte irekierara.
Lekualdaketarekin Udalak plazara ekarri nahi izan du ongizatea. Olaia Lasa Ongizate zinegotziak azaldu duenez, “gizarte ongizatea da gure udal politikaren oinarrizko ardatza”. “Oiartzuar denek bizimodu duina” izateko bideratzen den aurrekontua eta egitasmo kopurua handitzen joan da Udala azken urteetan, azpimarratu du. Aurrekontuaz gain, baliabideak indartu dituzte orain: “Zerbitzu hobea eskaintzeko toki gehiago eta egokiagoa eskainiko du Fermiñene etxeak, orain eta etorkizunean sor daitezkeen beharrei erantzuteko”.
Temas
Más en Bertan
-
Arrasate rescatará la memoria musical de las pioneras del blues
-
Cerca de un millar de corredores de montaña se dará cita en Azpeitia el próximo 10 de mayo
-
“Eventos como el apagón pueden provocar situaciones de pánico altamente contagiosas”
-
Ereñotzuko Txirrita eskolak euskara eta kulturartekotasun proiektua azalduko du