Martxoaren 23ko goizaldean helduko da Korrika Oñatira. Motorrak berotzen joateko, hainbat ekintza antolatu ditu herriko batzordeak. Beraz, bihar, Lander Garrok zuzendu duen Oihaletxea izenburuko dokumentala proiektutako dute kultur etxean, 19.00etan hasita. Martxoaren 20an, aldiz, berriki hildako Xabier Ugarte gogoratzeko ekitaldia izango da. Egun horretan oñatiarrak parte hartu zuen Entzuteko lan isila ikus-entzunezkoa eskainiko da kultur etxean (19.00), eta gonbidapenak kultur etxeko harreran eskuratu ahal izango dira datorren hileko 11tik 18ra. Kontzertuak eta hitzaldiak ere egongo dira, Korrika Egunarekin batera; azken hau martxoaren 22an.