Urretxuko Udalak tokiko zaintza ekosistema aurkeztu zuen ostegun arratsaldean udaletxean. Tokiko zaintza ekosistemaren helburua komunitate osoak zaintzaren diseinuan eta zaintzan parte hartzea da. Udalak eskuorri bat bidali du etxe guztietara horren berri emateko, baina aurkezpen publikoa egitea ere erabaki du, herri guztiengana heltzeko eta guztien parte-hartzea sustatzeko.

Ekitaldia Jon Luqui alkateak eta Maialen Fidalgo zinegotziak gidatu zuten. Oihana Merino eta Almudena Carrillo teknikariek, Mari Carmen Juaristi erabiltzaileak, Miguel Angel Gomez Aspaceko erabiltzaileen ordezkariak, Eli Arteaga eguneko zentroko koordinatzaileak eta Adinkide fundazioko Josune Toquerok ere hitza hartu zuten. Ikusleen artean gizarte arloko hainbat elkartetako kideak egon ziren: Gurutze Gorria, Elikagaien Bankua, Aspace, Odol Emaileen Elkartea, Mairi, Aterpe

Luquik 2018an hasi zirela lanean azaldu zuen. “Behar handiak zeudela ikusi genuen. Hori dela eta, Gizarte Zerbitzuak indartzea erabaki genuen. Duela 5 urte zaintza hitza ez zen egun bezainbeste entzuten. Orain arte egindako lanaren ondorioz, aurki Aspacek eguneko zentro berria izango du eta eraikin berean Aspaceko erabiltzaileentzat eta adinekoentzat apartamentuak egingo dira. Azken urteotan, Gizarte Zerbi-tzuetan biztanleko gehien gastatzen duen Udala gara. Hori erabaki politiko bat da. Eta tokiko zaintza ekosistema zuekin eta zuentzat egingo da. Gobernu talde honek martxan jarriko duen proiektu garrantzitsuena da, alde handiarekin”.

Fidalgok, Gizarte Ekintzako koordinatzaileak, egitasmoaren ardatza bi hitz direla gehitu zuen: gizataldea eta zaintza. l