Treba Gurasoak egitasmoa Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Azpeitiko Udalak elkarlanean Azpeitian antolatutako ekimena da. Gurasoak hezkun-tza gaitasunetan trebatzea nahiz haurren eta nerabeen bizi kalitatea zein aukerak hobetzea dira egitasmoaren helburuak. Horren harira gaur, otsailak 15, 18.00etan, burutuko da Azoka Plazako aretoan Oinarri sendoak 0-3 urte bitartean izenburua duen hitzaldia. Nerea Mendizabal, gizarte-hezitzailea, psikopedagogoa eta indarkeriarik gabeko komunikazioan aditua izango da hizlaria.

Antolatzaileek azaldu dutenez itzulpen-zerbitzua egongo da Telegram bidez, baina derrigorrezkoa izango da bakoitzak bere mugikorrean instalatuta eduki-tzea erabiltzeko. Doakoa izango da eta hitzaldira joateko ez da ezinbestekoa izena emanda egotea. Hala ere, informazio gehiago behar izanez gero, deitu daiteke 943 157 161 telefono zenbakira edo bestela idatzi emaila gazteria@azpeiti.eus helbidera.