Itaia taldeak Tolosako Inauterietako protokoloa aurkeztu du
Indarkeria matxista kasuen aurreko protokoloaz gain, proposamen politikoa ere aurkeztu zuen ostiralean
Jendaurrean aurkeztu zituen Itaiak Indarkeria matxistari aurre egiteko proposamen politikoa eta inauterietarako protokoloa, pasa den asteko ostiralean, hilaren 2.
Tolosako Kultur Etxean egin zuten aurkezpen ekitaldia, eta, lehenik, 2023. urtean Tolosan indarkeria matxistaren inguruan bildutako datuak aurkeztu eta aztertu zituzten. Itaiako kideek azaldu zutenaren arabera, “oso larriak dira datuak, egoerak ez du hobera egin inondik inora, eta gero eta beharrezkoagoa da indarkeria matxistari aurre egiteko tresnak antolatzea”.
Ondoren, euren proposamen politiko azaltzeko tartea izan zuten, eta azaldutakoaren arabera, lau puntutan oinarritzen da beraien filosofia politikoa, nagusiki. lehengoa Emakume langileon babesa antolatzea; bigarrena erasoen aurrean, erantzutea; hirugarrena indarkeria matxista normalizatzen duen industria borrokatzea; eta laugarrena indarkeria matxista amaitzeko antolakuntza politikoa garatzea eta indartzea dira oinarriko lau puntuak. Gainera, informazio gehiago eskuratu nahi duenak Itaiaren web orrialdean informazio sakonagoa eskuratu dezakeela ere azpimarratu zuten kideek Tolosan ospatu zen aurkezpen ekitaldian. Bukatzeko, inauterietarako protokoloa azalduz amaitu zuten saioa. “Nahiko genuke inongo erasorik ez gertatzea, baina badakigu festa giroan areagotu egiten direla halakoak. Horiei aurre egiteko beharrezkoa ikusten dugu tresna eraginkorrak antolatzea” esan zuten. Horretarako, prestatutako protokoloa martxan jartzeko 672 957 695 telefono zenbakira deitu beharko da, eta antolatzaileek azaldu dutenez, erasoa jasan edo ikusi duen edonork dei lezake telefonora.
Temas
Más en Bertan
-
Txikilandia vuelve a Arrasate un año más, fiel a su esencia y lleno de novedades
-
Aretxabaleta: Basotxo abraza a la generación del 35 en un homenaje cargado de memoria y agradecimiento
-
EAJ/PNV de Andoain presenta una batería de propuestas para 2026 ante la "inacción de EH Bildu"
-
El Ayuntamiento de Irun organiza un curso gratuito de lenguaje de signos para jóvenes