Lezoko dantzazaleak jasoko du Trapujaleren Lagunak elkartearen eskutik aurtengo inauterietakooroigarria. Hamabost urte bete dituzte bai inauteriak eta baita herriko beste jaiak euskal dantzarekin ospatzen.

Gurutze Alberdik, Lezoko dantzazaleen kideak, atzoko aurkezpenean aurreratu zuenez, Ostiralorian, otsailaren 9an, eskaintzen duten emanaldian Lorezainen dantzak izeneko ikuskizuna taularatuko dute Guru-tze Santuaren plazan.

Berak eta Mila Goyaz taldekideak aurtengo omenaldia jasotzea ohore bat dela esan zuten, are gehiago aurten bere 15. urteurrena betetzen delarik.

“Gure helburua sortu ginenetik beti izan da Lezoko plazetan eta ekintzetan dantzak berreskuratzea, kultura herritik eta herriarentzat eginez”, amaitu zuen Alberdik.

Jon Legorburuk, Kultura zinego-tziak, eskerrak eman zizkion Lezoko dantzazale taldeari Lezori herri izaera emateagatik. “Guretzat beraien laguntza izatea urtez urte ohore bat da”, gaineratu zuen.

Inauterietako egitarauari dagokionez, Legorburuk aurten Lezoko 36. inauteriak izango direla aipatu zuen. Festa otsailaren 8tik otsailaren 13ra arte luzatuko da; Ostegunzurin hasiko da Martizkone baserritik herrira Trapujalek egiten duen jaitsierarekin eta Asteartebeltzen Gurutze Santuan egiten den epaiketa eta herio bidaiarekin amaituko da.

Kultura zinegotziak aurtengo egitarauatik urtez urte indar gehiago hartzen ari den Larunbatgorriko desfilea nabarmendu zuen. “Aurtengo gaia marrazki bizidunak izango da eta adin guztietako herritarrak parte hartzera gonbidatuta daude gai honetaz mozorroturik”, esan zuen Legorburuk.

Aurtengo egitaraua kartelen bidez jakinaraziko da eta dagoeneko udal webgunean (lezo.eus) zintzilikatu dute.

Amaitzeko, eguneko kolorearen trapuak balkoietan jartzeko eta lepoan jazteko deia egin zuten.