Probanzak murala egin du emakumeen etxean
Urretxuko artistak bi proposamen egin zituen eta emakumeek margotu dena aukeratu zuten
Urola Garaiko emakumeen etxearen muralaren diseinua aukeratu ondoren, Concetta Probanza sortzaile urretxuarrak margoketa lana egin du.
Prozesu hau Arteria-Errizomaren laguntzarekin burutu da. Muralaren diseinua Probanzak egin du. Artista urretxuarrak bi proposamen egin zituen. Ondoren, emakumeen etxearekin harremana duten eta izan duten emakumeen artean galdeketa egin zuten. 166 erantzun jaso ziren eta horietatik 92k Probanzak egin duen lanaren aldeko bozka eman zuten.
Hausnarketa
Urretxuko artistak “emakume-etxe” ideia hautsi nahi du. “Ugaltze eta zaintza gaitasunen bidez irudikatzen gaituen ideia, alegia. Emakumeen etxea emakumeez osatuta dago eta emakumeek egiten dute, beren arteko ahizpatasunaren bidez”, azaldu du Probanzak.
Temas
Más en Bertan
-
El Carnaval cerrará al tráfico una amplia zona de Errenteria
-
EH Bildu de Elgoibar reclama “una comunicación más didáctica y menos amenazante” a la Mancomunidad de Debabarrena
-
El ciclista urretxuarra Alex Díaz, con el Tour de Francia en el punto de mira
-
El PNV plantea más juegos de agua, una tirolina y espacios cubiertos para los parques infantiles de Eibar