Euskararen historiaren ikastaroa martxan Altzon
Pasa den astean egin zuten ikastaroaren lehen saioa eta larunbat honetan, otsailaren 3an, egingo dute bigarrena
Duela astebete abiatu zen Euskararen historia izeneko ikastaroa Altzon. Herriko kultura batzordeak Galtzaundi euskara taldearekin batera antolatu du ikastaroa eta, azaldu dutenez, hamabostean behin izango dira saioak Batzarremuño kulturgunean. Lehen saioan Euskal Filologian doktorea den Borja Ariztimuñok eman zituen azalpenak. Jakin noiztik X. mendera izenburupean, lekukotasunik gabeko garaiko hizkuntzaren ezaugarriez aritu zen. Euskararen jatorriari buruzko mitoak eta hipotesiak izan zituen hizpide, baita hizkuntzak izan duen zabalkunde geografikoari eta ahaideei buruzkoak ere. Antolatzaileek baieztatu dutenez, saio jendetsua eta arrakastatsua izan zen.
Hirugarren aldia da Altzoko kultura batzordeak gisa honetako ikastaroak antolatzen dituena, eta aurten, Galtzaundi euskara taldearekin batera prestatu du bost saioz osatutako programa. 60 pertsonek eman dute izena eta hurrengo saioa, larunbat honetan bertan, otsailaren 3an, izango dute. Blanca Urgellek Euskara, jalgi hadi kanpora, XI-XVIII. mendeak izenburupean emango du eskola.
Temas
Más en Bertan
-
Se retrasa el sorteo de las viviendas de VPO de Torreaga en Zumaia por un error en las bases
-
Representantes de ciudades como Berlín, Lisboa, Roma, Estocolmo o Ámsterdam se reúnen en Irun
-
Zarautz promueve la reflexión sobre las masculinidades tradicionales
-
Urnietak Gau Beltza ospatuko du berrikuntzekin