2010az geroztik, Oiartzungo Gurutzeko hondakin uren araztegian (HUA), inguruko etxebizitzetako eta ostalaritza jardueretako hondakin uren isurketak bildu eta tratatzen dira.

Alabaina, instalazioa zaharkituta geratu da gaur egungo karga kutsa-tzailea tratatzeko. Zenbait elementu aldatzeko eta errendimendua hobetzeko, 2021ean zenbait erreforma egin baziren ere, agerian geratu da jarduera handiago bati ekiteko beharra. Orduan 125.000 euroko inbertsioa egin zen.

Horiek horrela, duela gutxi hasi dituzte Gurutzeko HUA birmolda-tzeko lanak, 447.850 euroko aurrekontuarekin. Global Omnium Medioambiente SL-Ansareo Obras Construcciones y Conservación SA ABEEak egingo du obra. Apirilean amaitzea aurreikusten da.

Jarduera nagusiak honako hauek izango dira: egungo biodisko bidezko arazketa-sistema (populazio txikientzat oso hedatua) ordeztea aireztapen luzearen bidezko erreaktore biologikoko sistema klasiko batekin, ponpaketa-putzu bat eraikitzea eta dekantagailua handi-tzea. Horrela, hondakin uren bizileku denbora luzeagoa izango da, eta beharrezko tratamendua behar bezala egiteko aukera emango du. Hobetzeko beste jarduera batzuk ere egingo dira, hala nola instalazio elektrikoa birmoldatzea, prozesua automatizatzea eta dagokion kontrol gela ipintzea.

Proiektatutako araztegiaren kokapena egungoaren berdina denez, ia fase guztiak aldi baterako zerbitzuz kanpo geratu beharko dira otsailaren erdialdetik apirilaren erdialdera bitartean, gutxi gorabehera.

Behin obrak amaituta, instalazioak behar bezala garbituko ditu Guru-tze auzotik datozen hondakin urak, eta, era berean, Uraren Euskal Agentziak emandako isurketa baimena beteko da.

Joan den astean proiektuaren jarraipena egiten egon ziren Joana Mendiburu, Oiartzungo alkatea, eta José Ángel Ercilla, Añarbeko Urak sozietateko Zuzendari Gerentea.