Inauterietako herri bazkariko txartelak salgai daude Orion
Otsailaren 10ean izango da, inauterietako festak eta Oria ibaiko traineru jaitsierak bat egingo dute
Otsailaren 10ean Orion inauterietako festak eta Oria ibaiko traineru jaitsierak bat egingo dute. Egun horretan herri bazkaria egingo dute eta txartelak salgai daude jada kultur etxean 20 euroren truke (haurrek 12 euro ordaindu beharko dituzte).
Horrez gain otsailaren 10ean hurrengo egitaraua egongo da. Eguerdiko 12.00etan Burrunba elektrotxarangak joko du, Herriko Plazatik hasita. Herri bazkaria 14.00etan hasiko da pilotalekuan. Hori eta gero, 16.00etan, Oria ibaiko traineru jaitsiera burutuko da errioan. Azkenik, arratsaldeko 17.00etatik aurrera, Herriko txaranga kaleak alaitzen egongo da. Frontoitik hasiko dira.
Temas
Más en Bertan
-
La Sociedad Cultural Coro Ametsa será distinguida como 'Ilustre Capelomagnico del País del Bidasoa'
-
El irundarra Unai Amiano debutará como profesional en el frontón Uranzu
-
Una semana extra de baño en la piscina exterior de Bergara antes de las obras de la cubierta en otoño
-
El PSE-EE de Errenteria denuncia que los bonos subvencionan el tabaco