First Lego League finalerako, ehun boluntario bila
300 ikaslek parte hartuko duten lehiaketa martxoaren 2an izango da Arrasateko Iturripeko Campusean
First Lego League Euskadi-Mondragon torneoaren finala martxoaren 2an izango da Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoaren Iturripeko Campusean. Egun horretan, Challenge kategorian, 10 eta 16 urte bitarteko ikasleez osaturiko taldeak proiektu berritzaileak aurkeztuko dituzte, eta lego piezez eraikitako robot batekin askotariko jokoak planteatzen dituen erronkei aurre egin. Masterpiece erronka medio, denboraldi honetan besteekin partekatu nahi duten zaletasuna identifikatu beharko dute (musika, zinema, antzerkia…), teknologia modu sortzailean erabiliz. FLL Explore kategoria, aldiz, 6-9 urte arteko ikasleei zuzenduta dago.
Lehiaketak estatu mailako txapelketara sailkatzeko balioko du. Atzoko aurkezpenean azpimarratu zutenez, Arrasateko ekitaldirako ehun boluntario behar dituzte (arbitro, epaile, floater…), 40 taldetan banatutako 300 ikasleei lagun-tzeko. Innobasque.eus-en dago izena emateko aukera.
Temas
Más en Bertan
-
Arrasate: luz verde a la primera ordenanza de terrazas
-
Ezezagunok vuelve este sábado al Amaia de Irun con su premiada obra 'Exacticamente Diversa'
-
Goierri MoHerri firma una de las mejores recaudaciones estatales en 'Movember 2025'
-
En marcha las votaciones para elegir a los deportistas y a los voluntarios del año en Azpeitia