Odol emaileei aitor-tza egingo die Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak, hurrengo egun eta asteetan, ordezkaritza desberdinek antolatu dituzten ekitaldietan. 2023. urteko intsigniak banatuko dizkiete. Urretxu eta Zumarragako ekitaldia larunbatean izango da, 12.30ean, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Ekitaldian bi udaletako ordezkariek parte hartuko dute.

23 odol emailek jasoko dute domina: 25 aldiz odola eman duten gizon eta emakumeek (Jesus Alberdi Goenaga, Maria Begoña Antia Etxeberria, Rosario Boillos Berzosa, Luis Mari Etxezarreta Agirre, Imanol Jauregi Ruiz eta Maria Arantzazu Legarda-Ereño Ezkurra urretxuarrak eta Amaia Bartolome Bascones, Iñigo Cantero Arrieta, Igor de la Calle Martin, Maria Jose Elgarresta Atxukarro, Juncal Hernandez Andoain eta Jose Angel Mendez Agirre zumarragarrak), 40 aldiz eman dutenak (Maite Etxarri Lete eta Marisol Garin Arrieta urretxuarrak), 50 aldiz eman dutenak (Jesus Maria Plazaola Etxeberria eta Angel Mari Galende Fabian zumarragarrak), 60 aldiz eman dutenak (Maria Pilar del Barrio del Barrio urretxuarra eta Ana Maria Garcia Ruiz zumarragarra), 75 aldiz eman dutenak (Gorka Biain Reguero eta Roberto Santamaria Pinillos zumarragarrak), 80 aldiz eman dutenak (Maria Concepcion Garrido Maniega eta Teresa de Jesus Pascual Gonzalez zumarragarrak) eta 100 aldiz eman duena (Juan Carlos Lazaro Lesmes urretxuarra).