Udaberriko jardueretan izena emateko azken egunak
Antzerkia, fitnessa, meditazioa, memoria, dantza... ikastaroak emango dituzte
Udaberri jubilatuen elkarteak 2024ko ikastaro eta jarduera ezberdinen matrikulazio epea zabaldu du. Ostiralera arte egongo da jarduera eta ikastaroetan apuntatzeko aukera. Astelehenetan eta asteartetan, 10.00etatik 12.00etara, eta asteazkenetan eta ostegunetan, 16.00etatik 18.00etara, eman daiteke izena.
Antzerkia, fitnessa, meditazioa, memoria, tai-chia, yoga, dantza, eskulanak eta marrazketa ikastaroak eskainiko dituzte. Era berean, talde jarduera libreak ere egingo dituzte: bingoa, billar jokoa, laborategia, nordic walking, mendi ibilaldiak goizez eta irakurketa kluba.
Podologia zerbitzua ere bueltan ekarri dute. Hainbat bazkideren eskaerak kontuan hartuta, urtarrilaren 15etik aurrera, bazkide-txartela aurkeztuta, Udaberriko bazkideek tarifa berezia izango dute eskaintzen dituzten zerbi-tzu batzuetan; aldea podologia zentroek eta Udaberrik ordainduko dute.
Temas
Más en Bertan
-
Betzaida Urtaza presenta el cuento infantil que une las culturas mexicana y vasca
-
Preocupación en Lazkao por el aumento de comportamientos incívicos
-
“El fuego que se extendió en 1600 no se ha apagado, todavía hay mujeres que son acusadas de brujas”
-
La crisis de la psiquiatría infantil en el Bidasoa continúa sin solucionarse, según las familias