Igandean Gabon Kopa pilota txapelketako finalak jokatu ziren Urretxuko pilotalekuan. Beti bezala, giroa bikaina izan zen.

B mailako finaletan, aurrebenjemin mailan Jon eta Iker legazpiarrek 16 eta 9 irabazi zieten Ekai eta Iñaki legazpiarrei, benjamin mailan Goierri pilota eskolako Martin Erostarbe eta Aiur Anduezak 16 eta 15 irabazi zieten Goierriko Aimar Castillo eta Pau Zufiaurreri. Kimu mailan Goierriko Ganix Urretabizkaiak eta Hodei Gorostidik 16 eta 9 irabazi zieten Beloki pilota eskolako Leo Ruiz de Gordoa eta Markel Gabirondori, eta haur mailan Goierriko Lur Telleriak eta Maddi Cruzek 16 eta 12 irabazi zieten Goierriko Amets Perez eta Ander Enriqueri.

A mailako finalei dagokienez, aurrenbenjamin mailan Belokiko Martin Zabalok eta Martin Ruiz de Gordoak 16 eta 13 irabazi zieten Legazpiko Haritz eta Anderri. Benjamin mailan Belokiko Unax Ormaetxeak eta Oier Galparsorok 16 eta 4 irabazi zieten Goierriko Unax Madina eta Julen Ibañezi, kimu mailan Goierriko Pablo Mendizabalek eta Martin Abarrategik 16 eta 8 irabazi zieten Legazpiko Aiert eta Agerri, eta haur mailan Villabonako Behar Zana klubeko Beñat Eizagirre eta Beñat Larrartek 16 eta 8 irabazi zieten Amezketako Zazpi Itturri klubeko Oihan Gorostidi eta Xuban Juantorenari.