Urtarrila, matematikaren bila zikloari hasiera emango dio ostralean, hilaren 12an, Lemniskatak, Goierriko zientzia sare herrikoiak. Lehen hitzaldiak Jose Ignacio Royo izango du buru. Eulerren formula pediatrikoa: bitxi matematiko bat hitzaldia eskainiko du. Beasaingo Igartzako Jauregian burutuko da saioa, arratsaldeko 19.00etatik aurrera.

Bigarren hitzaldia, Matematika eta euskal dantzak, urtarrilaren 19an izango da, Judith Rivasen zuzendaritzapean. Beasaingo Igartzako Jauregian burutuko da, arratsaldeko 19.00etan. Guztira, lau hitzaldi eskainiko dira. Azken biak urtarrilaren 26an eta otsailaren 2an egingo dira.

Erakusketak

Atzo ateak zabaldu zituen Argitaratu gabeko Goierriko argazki zaharrenak II erakusketak. Lazkaoko Kultur Etxeko aretoan dago ikusgai.