Usurbilgo Parekidetasun sailak ikastaro eta aholkularitza zerbitzuen berri eman du, egitasmoa urtarriletik martxora izango da. Pepa Bojoren ikastaroa, Biodantza ikastaroa, sexu aholkularitza eta aholkularitza juridikoa eskainiko ditu usurbildarrentzat. Izen-ematea urtarrilaren 5etik 12ra bitartean izango da, udaletxean aurrez aurre edo telefonoz ere deitu daiteke (943 371 951).

Biodantza ikastaroa astearteetan izango da eta Pepa Bojoren Aprender a comunicarnos para generar relaciones igualitarias y espacios saludables ikastaroa ostegunetan eskainiko da.

Sexu aholkularitzari dagokionez, adin guztietako herritarrei zuzendutako zerbitzua da, herritarrek sexualitatearen inguruan izan ditzaketen zalantza, zailtasun edo informazio beharrei erantzuteko. Hilean bitan, astelehenetan, Potxoenean eskain-tzen da, 17.00etatik 19.00etara.

Hitzordua hartu nahi izanez gero, info@xelebreak.com helbidera ida-tzi edo 650 232 714 telefonora deitu behar da.

Bestalde, Udalak Irule abokatu taldea kontratatu du aholkularitza juridiko zerbitzua eskain dezan. Usurbilgo emakume guztiei zuzendutako zerbitzua da eta, gutxienez, ordubeteko aholkularitza legala jasotzeko aukera izango dute.

Hainbat gai konplexuren inguruko informazio juridikoa eskainiko dute: banaketa, dibortzioa, emakumeen kontrako erasoei buruzko prozesu penalak, dibortzio prozesuetatik sortutako gatazkak, mantenu pentsioen ordainketa ezak, bisita erregimenen ez betetzeak, atzerritartasunarekin lotutako arazoak, etxeko langile zein gainontzeko langile emakumezkoen kaleratzeak, diskriminazioa, eskubideei buruzko informazioa, lagun-tza sozialak eta bestelako kontsultak, besteak beste.

Hilean behin, asteazkenetan, 15.00etatik 18.00etara, Potxoenean eskainiko da zerbitzua. Hiru hilabete hauetan saioak urtarrilaren 24an, otsailaren 21ean eta martxoaren 20an izango dira.

Hitzordua udaletxean aurrez aurre edo 943 371 951 telefonoan hartu daitezke.