Irurako Udalak jakinarazi duenez, Irurako babes zibileko boluntario taldea osatzen duten zazpi kideek Euskadiko Babes Zibilaren arloan boluntarioek egindako lana saritzeko diplomak jasoko dituzte Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordearen erabakiz. Hamar urte baino gehiagotan egindako lanagatik jaso dute aipamena, modu horretara larrialdi egoeretan esku-hartzeko egindako jarduera jendaurrean aitortuz eta sarituz. Udaleko kideek azaldu dutenez, Asintxio Iturbe, Xabier Karrera, Antton Gutierrez, Mikel Mendizabal, Jokin Lasa, Jose de Dios eta Joxi Lasa izan dira urte guzti hauetan egindako lanagatik sarituak izan diren irurarrak.

Gainera, azaldu dutenez, talde hau “herritarrentzat arriskutsuak diren larrialdi-egoeren (suteak, istripuak, alerta meteorologikoak...) prebentzioan lan egiteko eta herrian antolatzen diren kirol, festa eta kultura ekitaldiak antolatzeko” sortu zen.