Babes Zibileko boluntarioak saritu dituzte Iruran
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailburuordeak hamar urte baino gehiagoko lanagatik egin die aipamena
Irurako Udalak jakinarazi duenez, Irurako babes zibileko boluntario taldea osatzen duten zazpi kideek Euskadiko Babes Zibilaren arloan boluntarioek egindako lana saritzeko diplomak jasoko dituzte Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordearen erabakiz. Hamar urte baino gehiagotan egindako lanagatik jaso dute aipamena, modu horretara larrialdi egoeretan esku-hartzeko egindako jarduera jendaurrean aitortuz eta sarituz. Udaleko kideek azaldu dutenez, Asintxio Iturbe, Xabier Karrera, Antton Gutierrez, Mikel Mendizabal, Jokin Lasa, Jose de Dios eta Joxi Lasa izan dira urte guzti hauetan egindako lanagatik sarituak izan diren irurarrak.
Gainera, azaldu dutenez, talde hau “herritarrentzat arriskutsuak diren larrialdi-egoeren (suteak, istripuak, alerta meteorologikoak...) prebentzioan lan egiteko eta herrian antolatzen diren kirol, festa eta kultura ekitaldiak antolatzeko” sortu zen.
Temas
Más en Bertan
-
Miguel Castellsek 2026ko Monzon-Ganuza saria jasoko du
-
Carmen Cortabarria sopla cien velas rodeada de su familia en Arrasate
-
Irun inicia la modificación del PGOU para adaptar Vía Irun a la nueva integración ferroviaria
-
Cierre completo al paso de vehículos de la carretera de Beizama al barrio azpeitiarra de Nuarbe el 13 de febrero