Kontrol mental ikastaroa antolatu du Zumaiako Udaleko Kultur Sailak. Sei saiokoa izango da ikastaroa eta ostegunetan emango da. Hain zuzen ere, urtarrilaren 18 eta 25ean eta otsailaren 1, 8, 15 eta 22an.

Silva metodologian oinarritutako ikastaroa da. Modu kontrolatuan erlaxatzen, lo egiten, esna egoten, memorizatzeko gakoak izaten, buruko-minak ekiditen eta bestelakoak erakutsiko dira. Irakasleak teknikak erraztuko ditu bertan eta parte-hartzaile bakoi- tzak lan pertsonala egin beharko du. Erlaxazio saioak lurrean egingo dira eta, horregatik, arropa eroso eta babestua eramatea gomendatu dute.

Izena eman behar da ikastaroan parte-hartzeko. Horretarako Alondegia kultur etxean eman daiteke 9.30etik 14.00etara. Telefonoz ere eman daiteke izena 943 861 056 zenbakira deituta. Azkenik, posta elektronikoaren bidez alondegia@zumaia.eus helbidera idatzita ere apuntatu daiteke.