Zumaiako haurrek zientziarekin jolasteko aukera izango dute urtarrilaren bian Oxford aretoan. Kimikarin tailerrak izango dira bertan. Bi txanda izango dira, bata goizean eta bestea arratsaldez. Interesdunek bietako batean eman beharko dute izena. Goizeko saioa 10.00etatik 12.00etara izango da eta arratsaldekoa 16.00etatik 18.00etara. Izena ingurumena@zumaia.eus helbidera mezu bat bidalita eman behar da eta gaur da azken eguna.

Tailer hauek 5 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude. Norberaren trebetasunak lan-tzeaz gain, talde lana indartzea ere badu helburu programa honek.