Aurten ere, abenduaren 31n San Silbestre mendi ibilaldia egingo dute Zumarragako Udalak antolatuta. Bi ibilbide izango dira. Luzeari dagokionez, mendizaleak 8.30ean abiatuko dira Zumarragako Euskadi plazatik. Agiña-Oleta-Oñamendi-Samiño-Izazpi-Beloki ibilbidea egingo dute: 21 kilometro inguru. Ibilbide motzekoak 10.00etan irtengo dira toki beretik eta zuzenean Izazpiko tontorrera joango dira. Eguraldia lagun badute, 11.45ean taldeko argazkia aterako dute Izazpin. Parte hartzaileek Arkaitzeta elkartean doako hamaiketakoa egiteko aukera izango dute.