Ostiralean, Bi-Tartean merkatari elkarteak Bigarren Ostiral Magikoa ospatu zuen. Olentzero eta Mari Domingiren zaku magikoko zozketa egin zen: 50 euroko hamar erosketa bale zozkatu ziren. Horra hor sarituen izenak: Ander Armenteros, Ane Miren Ormazabal, Nahia Arotzena, Karmele Narraspe, Arantzazu Calvo, Susana Alvaro, Alberto Moyua, Maika Garcia, Miguel Angel Gorzon eta Olatz Crespo. Beraietako batzuen saria ordezkariek jaso zuten.

Azken Ostiral Magikoa bihar izango da. 17.00etatik 20.00etara haurrentzako jolasak egongo dira Areizaga-Kalebarren plazan.