Aparkaleku gehiago, Iparragirre kalean
Udaletik jakinarazi dutenez, egun 36 aparkaleku izatetik 66 izatera pasako da
Tolosako Udalak jakinarazi duenez, Iparragirre kalean, 3 eta 4 etxebizitza zenbakietara arte, aldaketak izango dira, eremu horretan aparkaleku gehiago egin ahal izateko. Leku falta izaten da inguruan, eta modu horretara, arazo horri irtenbidea eman nahi dio Udalak. Gaur gaurkoz 36 autorentzako lekua dago, ilaran. Bada, aurrerantzean baterian aparka-tzeko lekuak jarriko dira kalearen erdira arte, eta, horrela, orotara 66 aparkaleku izango dira, horietako bat egokitua. Hori egin ahal izateko, kalearen zati horretan norabidea aldatu beharko dela jakinarazi du Udalak. Orain arte bi norabideko zirkulazioa izan du, baina aurrerantzean norabide bakarrekoa izango da.
Temas
Más en Bertan
-
Cambios en los horarios municipales de Lazkao por la temporada estival
-
Errenteria revisa y actualiza los recorridos de orientación
-
Fin de etapa del Eibar en Arrasate: el balón vuelve a dejar de rodar en Atxabalpe
-
La nadadora urretxuarra Nahia Garrido ha logrado una medalla de plata en el campeonato de Europa junior