Gabonetako opor garaian, teknologia ikuspegi sozialetik eta herritarren beharrei erantzunez, TEKS elkarteak eta Errenteriako Udalak elkarlanean tailerrak antolatu dituzte. Formazio saioak gaurtik urtarrilaren 4ra bitarte izango dira, Torrekua eraikineko 3. solairuan.

Tailerrak familiei eta teknologiaren erabilera egokia egin nahi duten herritarrei zuzenduta daude. Datorren urtean saio hauekin jarraitzeko asmoa dute. Helburua edozein herritarrek mugikorrak edo Internet erabiltzean dituen kezka, arazo eta beharrei erantzutea izango da, digitalizazioak sortzen duen arrakala murriztu eta tresnak modu zentzudunean erabiltzeko ezagutza zabalduz.

Konkretuki, Gabobetan hiru saio eskainiko dituzte. Lehenengoa gaur eta bihar izango da 10.00etatik 13.00etara, Scratch programazioa familian izenburupean.

Hurrengoa, urtarrilaren 3an izango da 11.00etatik 13.00etara eta Teknologia denontzat: mugikorrak du izenburua.

Amaitzeko, Kudeatu zure pasahitzak ordenagailu eta mugikorrean izeneko tailerra urtarrilaren 4an eskainiko da 16.30etik 18.30era.

Izena emateko eta TEKS elkartearen inguruan informazioa eskuratzeko teks.eus webgunea bisitatu daiteke.