Síguenos en redes sociales:

Aiako Argazki Lehiaketak baditu garaileak

Agurtzane Garmendiaren irudia izan da puntu gehien lortu dituena eta bigarrena Aran Aldai izan da

Aiako XVII. Argazki Lehiaketaren sariak banatu dira jada. Aiarrek aukeratu dituzte saridunak gainera, gustukoena bozka-tzeko aukera izan baitute.

Puntu gehien lortu dituena izan da Agurtzane Garmendiaren argazkia. Bigarren saria Aran Aldaiek lortu du. Azkenik, hirugarren saria, Aroa Fernandezen-tzat izan da.

Aiarrak ez diren argazkilariek ere parte hartu dute Aiako XVII. Argazki Lehiaketan. Horietatik irabazleak hurrengoak izan dira: Manex Etxebarria (Andoain), Luis Epelde (Zarautz) eta Yan Surget (Frantzia). Argazki guztiekin datorren urteko egutegia osatuko dute.