Ostegun honetan, abenduaren 21ean, Neguko Solstizioa-San Tomas eguna antolatu dute eta aurtengoa berezia izango da. Batzordeak jakinarazi duenez, gogotsu aritu dira jaiaren protagonistaren bila, baina ez dute Animalien Babeserako Legeak onartzen duen krotaldun zerririk topatu.

Hala ere, herriko kide edo erakunde bat omentzeko protagonista hautatu dutela aurreratu du Neguko Solstizioa-San Tomas batzordeak. Iragarpena pregoiaren irakurketarekin batera eginen dute, goizeko 11.00etan Foru plazako kioskoan.

Gainera, txistorra eta taloa dasta-tzeko, tokiko produktuak erosteko, bertsoak entzuteko edo bestelako ekintzez gozatzeko abagunean izanen dute Errenteriako herritarrek egun guztian zehar.

Xenpelar AEk euskaltegiak duela 37 urte sortu zuen Neguko Solstizioa-San Tomas eguna; beti ere herrigin-tzan, talde lanean eta animaliekiko zein norbanakoekiko errespetuan oinarrituta.

Batzordea Ereintza dantza taldeak, Alaitasunak, BPANek, Landarbasok, Oiartzoko ikasleek, Burusoilen elkarteak, Sputnikek, AEK-k, CARek, Oiarso saskibaloi kirol taldeak, MotorBikek eta Udalak osatzen dute.