Hernani Burujabek urteko batzarra egingo du gaur, 18.00etan, Burujabetzen Etxean (Florida 28). Bilera honetan, burujabetza prozesuak abiatu diren sektoreetan egiten diren proiektuak azaldu eta bakoitzean inbertituko den diru kopurua zehaztuko da.

Bestetik, herritar guztiek Hernaniko ekonomiaren gainean erabakitzea ahalbidetuko duen prozesu berria azalduko da.

Batzarraren ondoren, bertako elikagaiez osatutako mokadua izango da, topaketa honi esker komunitatea saretu eta indar-tzeko asmoz.

Duela hiru urte abiatu zen Hernani Burujabe, herrirako alternatiba integral eta eraldatzailea Hernaniko burujabetzan sakon-tzeko eragile sozial, ekonomiko eta politikoen arteko elkarlana. Bere ibilbidean, energia, elikadura, telekomunikazioak, moneta, bioaniztasuna, etxebizitza eta zaintzen sektoreetan hernaniarren beharrak asetzeko prozesuak martxan jarri dira.