Bi lehiaketa abian dira Idiazabalen. Gabon jai hauetarako lehiaketak dira. Irabazleek herriko komertzioetan erosteko bonoak eskuratuko dituzte.

2012 eta 2021. urteen bitartean jaiotako haurrentzako, lehiaketa bat antolatu du Udalak. Postalak, idazlanak, eskulanak edo bideoak egin ahalko dira, adinaren arabera. Lan hauek abenduaren 22a baino lehen aurkeztu beharko dira, liburutegian. Bideoen kasuan, kultura@idiazabal.eus helbidera bidali beharko dira, edota whatsappez 696 690 887 mugikorrera.

Balkoiak atontzeko lehiaketa da antolatutako bigarrena. Adin guztietako herritarrei irekita dago. “Lehiaketan parte hartzeko izen-abizenak eta balkoi edo leihoa identifikatzeko helbidea erraztu behar dira. Udaletxera bertaratuta egin daiteke, baita 696 690 887 zenbakira whatsapp-a bidalita edo kultura@idiazabal.eus helbidera mezua bidalita”, azaldu du Udalak.