50 dortsal gehiago sei kilometroko lasterketarako
Igandean agortu ziren atera ziren 900 dortsalak, baina kopurua zabaltzea erabaki du Xeye AT taldeak
Azpeitiko San Silbestreko 22. edizioaren sei kilometro frogarako salgai jarri ziren 900 dortsalak igandean agortu ziren, baina kontuan izanda jasotzen ari diren eskaeren kopurua Xeye AT taldeak 50 dortsal berri ateratzeko erabakia hartu du. Agortzear daude ere aurtengo ediziorako prestatu dituzten kamisetak. 850 ziren eta horietatik 832 salduta daude dagoeneko. Bestalde, hiru kilometroko lasterketarako nahiko dortsal geratzen dira oraindik.
Horretaz aparte, 6km/6 esaldi ekimenaren berri eman dute Xeye AT taldeko kideek. Lehiaketa honen helburua urte amaiera eta urte hasiera on bat deskribatzen duten sei esaldi onenak aukera-tzea da. Esaldi bakoitzak ibilbideko kilometro bana markatuko du eta banatuko diren garaikurretan ere jarriko dira. Abenduak 15 arte jasoko dira esaldiak (https://labur.eus/cq9IG.) eta aukeratuek bi pertsonentzako afari bonoa jasoko dute Azte elkartean afaltzeko.
Temas
Más en Bertan
-
Instalados dos nuevos aparcabicis seguros y cerrados en Beasain
-
Sprilur derribará varios pabellones de ArcelorMittal Zumarraga
-
El coro Atzokoak celebra este sábado su 40 aniversario con un concierto solidario en el Amaia KZ
-
Una unidad móvil de la Policía Nacional acudirá todos los meses a Elgoibar para tramitar el DNI y el pasaporte