Tolosako Biodibertsitate Guneak irteera egingo du gaur
Leaburu eta Belauntzako inguruetan landa eta atlantikoko ekosistemak behatuko dituzte bertaratuek
Abenduaren etorrerarekin bat eginez Tolosako Biodibertsitate Guneak Udalarekin elkarlanean irteera eta mintegi bat antolatu ditu jarduera eskaintzaren barruan eskaintzeko asmoz. Irteera gaur goizean egingo dute, eta, antolatzaileek azaldu dutenez, Leaburu-Belauntzako inguruetan murgilduko dira, bertako “landa atlantikoko ekosistema arautzen duten gakoak behatzeko eta ulertzeko” helburuarekin. Irteera goizeko 09:00etan abiatuko da Dama Berdetik.
Hilaren 13an, berriz, Tolosaldean harrapatutako fauna basatiaren azterketaren 2023ko emaitzak aurkeztuko dira. “Biodibertsitate Guneak 2023an Tolosaldean harrapatutako fauna basatiaren jarraipen eta monitorizazioa egin du, bide-sareek inguruko fauna ornodunean duten eragina ezagutzeko” azaldu dute Biodibertsitatea Guneko kideek. Herritarren parte hartzeari esker gauzatu ahal izan da ikerketa hori, borondatez, eskualdeko bideetan harrapatutako fauna basatiaren inguruko informazioa jasotzen lagundu baitute. Gainera, abenduaren 13an bertan egingo den saioan, azken hilabete hauetan jasotako informazioaren ondorio eta emaitzak aurkeztuko dira, hain zuzen, 18.00etatik aurrera egingo den Antxon Bandres txokoko saioan.
Temas
Más en Bertan
-
Errenteria: ETS cubrirá la trinchera del Topo en Galtzaraborda
-
Zarautz denuncia el "abandono" de la Diputación en el mantenimiento de la pasarela de golf y el puente del canal
-
Mutriku contempla un desarrollo de 74 viviendas en los terrenos degradados de Metec Motric
-
Koma hará temblar los cimientos de Sanagustin