Potx eta Lotx taldeak pausoz pauso egin duen ibilbidea jaso dute Zapata magiko batean. Ekimen honekin “gure jarraitzaileei aitortxa txiki bat eta opari bat egin nahi diegu”, adierazi du Josu Zubiak (Potx).

Gemma Muñoz artisau oñatiarrak eskuz egindako zapatak Aireportuan ikuskizuneko DVDa, eta Oñatiko pailazoen ia zazpi urteko ibilbidearen fruituak eta anekdota ugari jasotzen dituen dokumentala biltzen ditu.

Produktu hau Durangoko azokan soilik eskuratu ahal izango da. Dena den, aldez aurretik erreserbatzeko aukera dago potxetalotx.eus atarian. Ondoren, Euskal Liburu eta Diska Azokan jasoko da, abenduaren 6tik 10era bitartean.