Euskararen Eguna igandean ospatuko da eta Getariako Udalak hainbat ekintza antolatu ditu egun horren harira.

Lehenengoa gaur izango da arratsaldeko 15.30etik aurrera. Izan ere, Herri Eskolan kalejira, aurkezpena, bertsoak, kantak eta dantzak egingo dituzte. Euria eginez gero eskolako atarian egingo da. 18.00etatik aurrera haurren- tzako Teilatupean bertso-an- tzerkia egingo dute.

Ikuskizun familiarra da, haur, gazte eta helduei zuzenduta (5 urtetik aurrera). Bertan Uxue Alberdiren eta Amets Arzallusen bertsoetatik abiatuta, etxearen bueltan hainbat gai jorratzen ditu publiko familiarrari zuzenduriko antzezlan berriak. Bertsoak, koplak eta beste hainbat baliabide tartekatzen dituzte obra dinamikoan.

Igandean, berriz, Euskararen Egunean, kantujira egingo dute Getariako Salbatore Abesbatzako lagunekin 12.30ean.