Marta Lopez da Gauna artista zumarragarrak erakusketa ireki du Zelai Arizi kultur etxean. Arima biluzten erakusketa abenduaren 16ra arte egongo da zabalik: astelehenetik ostiralera 9.30etik 13.30era eta 15.00etatik 21.00etara eta larunbatetan 10.00etatik 13.30era.

Lopez de Gaunak Arte Ederrak ikasi zuen EHUren Leioako kanpusean. “Gustura aritu nintzen. Ikasketak bukatu eta berehala erakusketak egin nituen Urretxun eta Lazkaon”.

Gutxira, beste bide bat hartu zuen ordea. “Foto Sistema dendan lan egiten nuen eta, bezero batekin hitz egin ondoren, Haur Hezkuntza ikastea erabaki nuen. Haurreskolan lan egiten dut”.

Baina duela urte eta erdi margo-tzeari ekin zion berriro. Pintura eta argazkigintza uztartzen ditu. “Donostia asko gustatzen zait eta bertako argazkiak lientzoetan jar-tzen hasi nintzen. Margotzeko, olioa, oxidazioa, harea... erabiltzen ditut”.

Erakusketako koadro gehienetan Donostia ageri da, baina Zumaiak, Zarautzek eta Antiok ere bere tokia dute. Baita lagun batzuen argazkiak ere.

Gustura dago jasotako erantzunarekin. Abenduaren 20tik aurrera bere lanak Urretxuko Buhame tabernan ikusi ahal izango dira.