Abenduaren 3an izango den Euskararen Egunaren harira, Errrenteriako Udalak eta herriko zenbait eragilek elkarlanean egitarau zabala antolatu dute. Jarduerak azaroa eta abenduan zehar luzatuko dira eta doakoak izanagatik, zenbait ekitalditan izen-ematea beharrazkoa izango da aforoak zaintze aldera.

Besteak beste, nabarmen-tzekoak dira gaurko Iratxe Retolazaren hezkuntzak gazteak euskalduntzeari buruzko hitzaldia, abenduaren 2ko Gaitu erronkari buruzko informazio ekitaldia edo Bagoiaz izeneko umorezko saioa.

Euskararen Egunari, bestetik, Kantu Jira batekin ekingo zaio eguerdiko 12.00etan eta bazkalorduan babarrun jatea izango da Merkatuzarren. Arratsaldean, Pontx pailazoak ikuskizuna eskainiko du 17.30ean, Cristobal Gamon ikastetxeko patioan.

Egitarau osoa Herri Bizian aurki daiteke.