Euskararen egunarekin bat eginez, abenduaren 3an, Lasarte-Oriako Udalak, Earra bertso eskolak eta Ttakun kultur elkarteak bertso saio berezi bat antolatu dute maiatzean hil zen Imanol Lizardi euskaltzalea omentzeko. Ekitaldia Manuel Lekuona kultur etxean izango da 18.00etan, doako sarrerarekin.

Bertsolariak Andoni Egaña eta Ane Labaka izango dira eta saioa Mailu Arrutik gidatuko du.

Emanaldiaren berri aste honetan prentsaurrekoan eman dute. Lasarte-Oriako Udaleko Euskara Batzordeko egungo lehendakaria den Jon Antxordokik eta lehendabiziko lehendakaria izan zen Pello Sasiainek azaldu zuten modura, Imanol Lizardi bidaide izan zuen Udaleko Euskara Batzordeak 1986. urteko sorreratik hasi eta 2016ko Irten armairutik izenburuko Euskararen Maratoi gogoangarrira arte.

Ttakuneko ordezkariek ere Imanol Lizardik Lasarte-Oriako euskalgin-tzan egindako lana azpimarratu zuten, besteak beste, Ttakunen sor-tzaileetako bat izan zelako.

Amaitzeko, Earra!-ko Joxe Krutz Labakak gogoratu zuen Lizardi izan zela baita ere bertso eskolaren sortzaileetako bat eta saiora etortzeko deia egin zuen. Izan ere, bertsolari profesionalez gain, herritarren eta lagunen emanaldiek ere osatuko dute saioa. Bertso jarri musikatuak ere izango dira, bertsolari diren eta izan diren herritar eta lagun zahar eta gazteek emanak.