Zumaiako Inda Mendi elkartekoek beste txango bat antolatu dute eta Nafarroara joango dira igande honetan.

Latasako herritik abiatuta, lehendabizi, Biaizpera joango dira erreka ondotik eta handik hasiko dira Ergara igotzen. Erga tontorrak ia 1.100 metro ditu eta Iruñako arrora ikuspegi zabala eskaintzen du. Horrez gain, pagadiak, gerra-lubakiak eta Trinidade baseliza ospe-tsua ditu bere inguruan.

Inda Mendikoek egingo duten bidean, basoak zeharkatuz, berriro Latasara bueltatuko dira. Goiz buelta izango da eta guztira hamahiru kilometro egingo dituzte (780 metro metatuak ditu).

Elkartetik zumaiarrak animatu nahi dituzte ekimenean parte har- tzeko eta, horregatik, edonor joan daiteke Indamendik antolatzen dituen irteeretara (nahiz eta bazkide ez izan).

Gauzak horrela, izena emateko azken eguna gaur izango da eta Inda Mendiren webgunean, www.indamendimb.eus, edo goiko estankoan (943 860 357) eman daiteke.

Igandean, aldiz, autobusa Patxita Etxezarretan, Kantauriko geltokitik irtengo da goizeko 7.30ean. Joan ahal izateko zazpi euro ordaindu beharko dituzte helduek eta haurrek, aldiz, bost euro ordaindu behar izango dituzte.