Iker Galartza elkarrizketatuko dute Villabonan
Galtzaundi Taldeak antolaturiko ‘Sormenetik Gurera’ ekimenaren baitan egingo dute bihar elkarrizketa
Tolosaldeko Galtzaundi Euskara Taldeak antolatu ohi duen Sormenetik Gurera egitasmoaren saio berria izango da bihar, hilaren 25ean, Villabonako Errebote plazan, 12.00etatik aurrera. Egitasmo honen baitan euskararekin eta euskal kulturarekin nolabaiteko lotura duen norbait elkarrizketatu ohi dute nerabeek, eta bihar, Iker Galartza Gure Zirkuko sor-tzaile eta umoregile tolosarra izango da saioko protagonista. Galtzaundik jakinarazi duenez, Sormenetik Gurera ekimeneko lehen saioan Villabonako Malkar aisialdi taldekoek Antton Telleria kazetari tolosarra elkarrizketatu zuten, eta bigarren saioan, Ibarrako Gaztezuloko gazteek Eñaut Elorrieta musikari gernikarrarekin egin zuten solasaldia.
Galtzaundiko ordezkariek azaldu dutenez, egitasmo honen helburu nagusia “nerabeengan sormena sustatzea eta euskarazko kultur eskain-tza balioan jartzea” da. Hortaz, aisialdi talde ezberdinetako nerabeek egin ohi dute elkarrizketa saioetan, eta biharko saioan Villabonako Irrika aisialdi taldeko gazteak izango dira Galartza elkarrizketatuko dutenak. Euskara taldetik baieztatu dutenez, elkarrizketa “arin, fresko eta interesgarria” izatea ere bada helburua.
Temas
Más en Bertan
-
Zarautz prioriza a los vecinos 134 plazas de aparcamiento
-
El deporte se viste de gala en Eibar
-
Las farmacias de Elgoibar se alían con el Ayuntamiento para la detección precoz de problemas sociosanitarios
-
Trabajo en 'auzolan' para iniciar a las excavaciones en el poblado de la Edad de Hierro de Munoaundi