Tolosaldea: Hainbat kontzertu Loatzoko ikasleen eskutik
Santa Zezilia musikaren eguna ospatzeko kontzertuak eskainiko dituzte bailara guztian Loatzoko ikasleek
Tolosa – Musikarien patroi den Santa Zezilia omentzeko helburuarekin, aurten Musika Astea antolatu du Loatzo musika eskolak, mankomunitatea osatzen duten zortzi herrietan. Adunan hasiko dute egun hauetako ibilbidea gaur bertan 12.30ean plazan eskainiko duten kontzertuarekin, eta bihartik aurrera saioak egingo dituzte Alegian, Iruran, Zizurkilen, Ibarran, Altzon, Villabonan eta Anoetan. Onintza Erkizia Loatzo musika eskolako ikasketa buruak azaldu duenez, “ilusio handiz” prestatutako emanaldiak izan dira, eta ikasle eta entzuleek gozatzea izango da helburu nagusia.
Temas
Más en Bertan
-
Zabalik da Hondarribiko jaietarako txosnak jartzeko eskaera-epea
-
EAJ/PNV de Eibar valora de forma positiva su acción política desde su incorporación al gobierno municipal
-
Lazkao impulsa un verano cultural para disfrutar y fortalecer el euskera
-
Un personaje de película del Oeste visita Urretxu y Zumarraga