Jon Maiak Kantu berri bat gara diskoa grabatu du, goi mailako kolaboratzaileekin. Horien artean, Silvio Rodriguez kantautorea. Kubatarrak euskaraz abestu du. Gorka Hermosa urretxuarrak konposatutako Nostalgia kanta, hain zuzen ere. Naiz irratian entzun ahal izan zen lehen aldiz, astelehenean.

Hermosa oso pozik ageri da. “Zeinek esango zidan Silvio Rodriguez kantautore kubatar mitikoak nik konposatutako kanta bat sekula abestuko zuenik! Eta are gehiago, euskaraz! Jon Maiak lortu du mirari hori. Bere disko berrian aurkituko duzue euskararentzako sekulako oparia den amodio guztiaz egindako kanta hori”.