Silviok Hermosaren kanta bat abestu du
Abestiak ‘Nostalgia’ du izena eta Jon Maia bertsolariaren disko berrirako grabatu du
Jon Maiak Kantu berri bat gara diskoa grabatu du, goi mailako kolaboratzaileekin. Horien artean, Silvio Rodriguez kantautorea. Kubatarrak euskaraz abestu du. Gorka Hermosa urretxuarrak konposatutako Nostalgia kanta, hain zuzen ere. Naiz irratian entzun ahal izan zen lehen aldiz, astelehenean.
Hermosa oso pozik ageri da. “Zeinek esango zidan Silvio Rodriguez kantautore kubatar mitikoak nik konposatutako kanta bat sekula abestuko zuenik! Eta are gehiago, euskaraz! Jon Maiak lortu du mirari hori. Bere disko berrian aurkituko duzue euskararentzako sekulako oparia den amodio guztiaz egindako kanta hori”.
Temas
Más en Bertan
-
Un panel da a conocer la riqueza natural de Mariaratserreka y fomenta su conservación
-
Instalados dos nuevos aparcabicis seguros y cerrados en Beasain
-
Sprilur derribará varios pabellones de ArcelorMittal Zumarraga
-
El coro Atzokoak celebra este sábado su 40 aniversario con un concierto solidario en el Amaia KZ