Larunbatean eta igandean San Martin jaiak ospatuko dituzte Zumarragako Agiña auzoan. Larunbatean, 11.00etan meza egingo dute, prozesioarekin. 12.00etan hamaiketako herrikoia egingo dute Oleta elkartean. 14.00etan bazkaria egingo dute, jubilatuekin.

17.00etan haurrentzako jolasak eta toka txapelketa izango dira eta 18.30ean haurrentzako txokolate jana. 20.30ean Oleta elkartean afalduko dute eta gauerditik aurrera Dj Mikelek auzoa girotuko du.

Igandean, 11.00etan pilota partidak jokatuko dituzte. 12.00etan euskal erromeria egingo dute, Zu Dantzaz taldearekin eta txalapartariekin. Ordu berean, hamaiketako herrikoia egingo dute Oleta elkartean.

14.00etan auzo bazkaria egingo dute toki berean, trikitilariek lagunduta. 17.00etan mus eta punttu txapelketak eta haurren-tzako jolasak hasiko dira Jolasnea elkartekoen eskutik.