‘El nadador de aguas abiertas’ antzezlana eskainiko dute ostiralean
Antzezlana Leidor aretoan eskainiko du Tanttaka Teatroa taldeak ostiralean 20.00etatik aurrera
Tolosako Udaleko Kultura sailetik baieztatu dutenez, Leidor Antzokiak El nadador de aguas abiertas antzezlana hartuko du ostiral honetan, urriaren 20an, 20.00etan. Tanttaka Teatroa taldeak eskainiko du antzezlana, eta, azaldu digutenez, Udalak udazken-negurako prestatu duen “programazio zabaleko lehen ekitaldia” izango da. El nadador de aguas abiertas antzezlanak adin guztietako entzuleak liluratu ditu bere istorio hunkigarriarekin orain arte Euskal Herriko zein estatu mailako antzokietan eskaini dituen saioekin, eta, Tolosan ere, azaldu digutenez, “publikoa bidai emozional batean eramatea” izango dute helburu nagusitzat.
Antzezlanak, Niloren istorioa kontatzen du. Emazteak utzi egin du eta bera pentsamendu autosuntsitzaileen espiral batean sartzen da. Walrusi esker, familia-trauma bat ezkutatzen duen igerilari aditu bati esker, Nilok 48 urterekin ikasiko du igerian, eta bidean bere bizitzako ikasgairik garrantzitsuena ere jasoko du. “Tan-ttaka Teatroaren lanak identitate bilaketari eta ezezagunari aurre egiteko behar den adoreari buruzko hausnarketa indartsua eskaintzen du” azaldu dute Udaleko ordezkariek.
Bukatzeko, saiorako sarrerak jada Kutxabanken webgunean edo Leidor Antzokian eskuragarri daudela jakinarazi dute.
Temas
Más en Bertan
-
Bergara: Berener instalará en julio sus primeros paneles fotovoltaicos en el colegio San Martín
-
Trintxerpe dará la bienvenida a Inude eta Artzainak
-
Permacultura: las clases magistrales de la naturaleza como tutorial
-
“No voy a decir que siendo payasa haya encontrado el sentido de la vida, pero sí un camino bonito y divertido”