Larunbatean seme-alabek eta gurasoek familian elkarrekin jolastuko dute Sorgintxulo aisialdi taldeak aurrera eramango duen 17. Euskal Jolasen Festan. Familiak Legazpiko plazan elkartuko dira, 17.00etan. Eguraldi txarrarekin, pilotalekuan egingo da.

Ekintza hau haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programaren barruan kokatzen da. 4 urtetik Lehen Hezkuntzako 4. mailara bitarteko haurrek eta haien gurasoek, aitona-amonek, osaba-izebek, zain-tzaileek... har dezakete parte. Ordu bete pasatxo iraungo duen ekin-tza horretan, ondoren praktikan jar ditzaketen euskal jolasak eta abestiak ikasiko dituzte.

Izen emate bakarra egingo da familia bakoitzeko. Haurrek bakarrik ezingo dute izenik eman. Hau da, haur guztiak pertsona heldu baten ardurapean egongo dira. Izen ematea bihako 14.00ak arte egin daiteke, legazpi.eus webgunean.