Asuncion Klinikako langileek bi greba egunerako deialdia luzatu dute, azaldu digutenez, “lan baldintza duinen alde borrokan jarraitzeko” helburuarekin. Orain arte bi eguneko lanuzteak eta 24 orduko greba eginda, oraindik ere Inviza enpresa kudeatzailearekin dituzten desadostasunen ondorioz, urriaren 18 eta 25erako greba deialdiak egin dituzte langileek, ELA eta LAB sindikatuekin batera. Sindikatuek azaldu dutenez, “hitzarmena 2021etik berritu gabe” dute langileek eta honen ondorioz “eros ahalmenaren %12,2a galdu dute”. Gainera, baieztatu dute Inviza enpresa taldeak 5,8 milioi euroko etekinak izan dituela azken lau urteetan.