Jon Esnaola Agirre musikari eta musikagile tolosarra saritu zuten pasa den astean Italy Percussive Arts Society lehiaketan Igor Arostegi musikari tolosarrari eskainitako Erro I kantagatik. Esnaola berak azaldu duenez, “mundu mailako lehiaketa da, eta ospe handia du perkusio-jotzaile onenen artean”. Mundu mailako musikagileek osatzen dute, urtez urte, lehiaketa italiarreko epaimahaia, eta aurten John Psathas, Julie Spencer, Todd Ukena, Luigi Morleo eta Richard LeVan izan dira Esnaolaren lana saritzea erabaki dutenak.

Azaldu digutenez, bi mailatan banatzen da lehiaketa. Konposizioan aritzen dira batzuk lehian, eta interpretazioan besteak. Esnaolak konposizioan parte hartu du, eta obra abuztuan aurkeztu zuela ere baieztatu du. “Kaja-jotzaile bakarlariarentzako obra da, Igor Arostegiri eskainia” azaldu du gainera. Aurten, aldiz, epaimahaiak lehen postuaren saria ez banatzea erabaki du. Musikagile tolosarra, beste zenbait musikagilerekin batera, errekonozimendua jaso du, eta “berarentzat errekonozimendua saria” dela azpimarratu du. Errekonozimendu hau jaso ondoren, orain Erro II obra prestatzen ari dela ere aitortu digu Esnaolak.