Emakumeok Mugimenduan egitasmoa 2021ean abiatu zuten, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak, emakumea eta kirola programaren baitan. Egitasmoak emakume orok mugimenduarekin bat egitea, oinarritik eliteraino, du helburu. Horretarako proiektuak eta ekimenak biltzen dituen programa garatu du. Horren barruan Emakumeok Mugimenduak aplikazioa sortu dute eta Gipuzkoa osoan aurkezten ari dira.
Gaur Zarautzen egongo dira eta bihar Getarian aurkeztuko dute. Bi dinamizatzailek lagunduta 10.30etik 13.30era eta 15.30etik 18.30era egongo dira. Interesa duen orok hitz egin dezakete beraiekin. Horrez gain, gaur Aritzbatalde kiroldegira doako sarbidea izango dute emakumeek eta bihar Getariako kiroldegian ere emakumeek doan sar dezakete (17.00etan spinning saioa egingo dute doan).